Aresoko Udalak euskaraz funtzionatzeko konpromisoa hartu du. Azken udal batzarrean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzea erabaki zuen Udalbatzarrak. Horrela, Udaleko funtzionamendua euskararatzen eta euskalduntzen lagunduko dute, hainbat zerbitzu juridiko baitizute eta horrelako lanetan aritzen baitira. UEMAren barrenean egoteko kuota bat ordaindu behar da, baina kultur ekitaldi eta abarren dirulaguntzak eskaintzen dituzte.