Ekitaldi ugari Emakume Langilearen Egunean

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Leitzako Bilgune Feminista, Ikasle Abertzale eta Gazte Asanbladak ekitaldi ugari antolatu zituzten Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Antolatzaileak hilaren 7an ere ekitaldi ugari egin zituzten: Bilgune Feministak Torrea ostatuan Jardunaldi Feministen inguruan erakusketa antolatu zuten eta Ikasle Abertzaleak-ekoek hezkuntzaren egungo eredu patriarkalaren mugak salatzeko asmoz, 150 bat ikaslerekin egindako hezkidetza tailerra egin zuten. Larunbatean, hilak 8, herriko txoko guztietatik barna, bizikleta eta txilibituez lagundurik martxa aldarrikatzaile bat burutu zuten. Ondoren, Eredu patriarkal honek itotzen gaitu lemapean kontzentrazioa egin zen. Egunari behar bezalako amaiera emateko, Atakabeltza Gaztetxean bertso afari autogestionatua egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun