Estropadantza

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Hirugarren urtez, Amazabal Institutuko ikasle eta irakasleek era berezian hasi zituzten Aste Santuko oporrak. Betiko kirol lehiak alde batera utzi, eta institutuko ikasle batzuek herriko zine aretoan gorputza eta musika landuz jaialdi berezia plazaratu zuten. Aurtengoan, estropadak izan dira inspirazio iturri eta hau tarteko, Estropadantza goiburua ezarri zioten ekitaldiari. Areto Zaharreko tranpaldora igo ziren taldeek udan Euskal Herriko uretan hain ezagun egiten diren traineru bat ordezkatu zuten. Bakoitzak musika desberdinaz lagundurik, dantza bat eskaini zuen. Aurtengo ideia nagusia soinketako irakasgaitik sortua izan da eta arlo hori erabili zuten, eskolatik kanpoko orduez gain, martxoaren 18ko saio berezia prestatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun