Aurrera Pilota Eskolak bi txapel

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Aurreko hiruhilekoan bezala, bigarrenean ere, Nafarroako Jokoetan Aurrera Pilota Eskolakoek garaipenaren ildotik jarraitu dute. Zehazki, bi izan dira martxoaren 14an ekarri zituzten txapelak.
Mikel Sagastibeltza Lasarte eta Ander Garziarenak osatutako bikoteak 18 eta 12ko emaitza lortu zuen txapel bat. Mikel Hernandorena eta Xabier Jaunarenak, berriz, 18 eta 15 irabaziz bestea. Iker Sagastibeltza eta Ibai Azurmendi bikotea ere finalean izan arren, ezin izan zuten garaipena etxeratu. 18 eta 10 galdu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun