Kontsumitzaile Elkartearen hitzorduak

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak datozen hilabetetan zein egunetan izanen den herrian jakinarazi du: apirilaren 2an eta 16an kontsumitzaileentzako bulegoak zabalik egongo dira, baita maiatzaren 7an eta 16an eta ekainaren 4an eta 18an ere. Ordutegia 10etatik 13etara izanen da. Doako zerbitzu hau jasotzeko, 012ra hots egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun