Beste hiru zapel gehiago

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Aimarren beste final haundi baten atarian, herriko pilotari gazteak zapelen bilduma loditzen ari dira gelditu gabe. Martxoaren 15ean buruz buruko finalak jokatu ziren Zizurren eta ttikien mailan Antton Apezetxeak 16 eta 12 irabazi zuen. Iker Salaberriak, berriz, umeak, 16 eta 14 irabazi zuen. Hurrengo egunean, Belateko finalak jokatu ziren Iruñeko Donibane auzoan. Hemen Ander Apezetxeak eta Iker Salaberriak ordezkatu zuten Umore Ona eta eurentzat izan zen umeen mailako zapela, 18 eta 16 irabazita. Gaiarekin bukatzeko, esan, Oier Apezetxeak Malerrekako finala jokatu zuela martxoaren 7an Madariagarekin, 17 eta 22 galduz Jaunarena eta Berjeraren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun