Fermin Antonio Apezetxea kalea

TTIPI TTAPA 2008ko mar. 31a, 12:54

Bereziki Fermin Antonio Apezetxea kaleko bizilagunei zuzendutako oharra kaleratu berri du Udalak. Dagoeneko martxan dauden lurzoruaren eta argindarraren berritze lanak beste hilabete eta erdi inguru luzatuko dira eta horretarako kalea libre uztea beharrezkoa omen da ahalik eta eragozpen gutxien sor daitezen, bai lanean ari direnentzat, bai bizilagunentzat ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun