Gurasoentzako hitzaldi gehiago eskainiko dira apirilaren 10ean eta 14an

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

‘Hiritartasunerako heziketa’ eta ‘Elikadura haurtzaroan’ landuko dituzte eskolako jangelan

Hurrengo ostegunean, apirilak 10, eta astelehenean, apirilak 14, Guraso Eskola izeneko hitzaldi kanpainaren barreneko beste bi saio burutuko dira. Lehenengoa Hiritartasunerako heziketa gaiarekin, Carmen Nietok emanen du gaztelaniaz. Bigarrena, berriz, Ane Miren Urangaren esku egonen da Elikadura haurtzaroan gaitzat hartuta. Hau euskaraz izanen da. Orain artekoak bezala, eskolako jangelan burutuko dira bi saio hauek ere, arratsaldeko 3etatik 6:30era bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun