San Rokekoen bilkura

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Otsailaren azken larunbatean egin zen San Roke elkarteko bazkideen urteko bilera eta 66 bazkideetatik 59 bildu ziren. Jadanik urteak daramatzan zuzendaritzak boluntariorik ez zegoela ikusirik beste urtebete jarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Urteko balantzea egin eta bazkide baten bajaren berri eman zuen. Bilera ostean gehientsuenak bertan gelditu ziren afaltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun