Pozgarria da herritarrentzat taberna berriz ateak irekiekin ikustea. Lau urtetan bi bikote pasa ondoren hirugarrenak hartu du orain. Otsailaren hondarreko egunean zabaldu zuten taberna Imanol eta Ainhoa jabe berriek, eta ongi etorri gisara prestatua zuten luntxara jende ugari hurbildu zen. Ongi ezagutzen du Imanolek herria eta bertako jendea, eta hemengoa dela ere esan liteke. Oraingoan luzaroan irekia egon dadin nahi genuke eta zorterik onena opa diegu.
Lanean ere hasi dira, eta hala, urteko mus txapelketa ere antolatu dute. Hilabeteko azken ostiraletan izango da. Izen ematea bi egun lehenago egin beharko da eta bikoteko 15 euro ordaindu. Sariei dagokionean, berriz, lehenak izen ematean bildutakoaren %35a jasoko du eta 5 puntu; bigarrenak %20a eta 4 puntu; hirugarrenak %15a eta 2 puntu, eta laugarrenak puntu bakarra eskuratuko du. Izen ematean bildutako gainontzeko %30a boterako izango da.
Bertzalde, martxoaren azken ostiraletik 2009ko otsailaren azken ostirala bitarte puntu gehien lortzen dituenak botearen %80a eramango du, eta bigarrenak %20a.