Psikologo eta maisu izan zen Jose Luis de la Mata Impuestori bigarren omenaldia egin zioten otsailaren 23an berak sortutako Izargain esku hartze psikosozialerako euskal kolektiboko kideek Areson daukaten etxean, Erasonean. Joan den urtean egin zuten lehen omenaldian, bere omenez, etxeari Erasonea soilik deitu beharrean, Erasonea de la Mataenea izen berria jarri zioten.