Otsailaren 20an Leitzako Zinean 2008ko Mikro Ipuin Lehiaketaren sariak banatu ziren. Aurtengo edizioko saridunak urtarril erdian eman ziren arren, otsailaren 20 arte ez zituzten sariak banatu. Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak Udalbideren laguntzarekin antolatutako ekitaldiak saridunekin batera Kirmen Uribe idazlea izan zuen protagonista. Bera arduratu baitzen, besteak beste, Mikel Onsalo aresoarrari eta Patricia Vicente eta Judith Saizar leitzarrei zegozkien garaikurrak emateaz.