Herri Krosa apirilaren 20an

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Aste Santuko opor goiztiarrak amaitu eta hiru asteburutara eginen da Leitzako Herri Krosa. Aurrera Kirol Elkarteak antolatutako lasterketak 30 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, elkarteko arduradunek goiz partean eginen diren ohiko lasterketa eta sari banaketez gain, bestelako ekitaldi berezi batzuk antolatu dituzte. Aipagarrienen artean, herritarrei zabaldu zaien lehiaketa baten bitartez, lasterketako logotipoa edo irudia aldatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun