Indar Gorri Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Martxoaren 1ean Indar Gorri talde ezagunak festa berezia antolatu zuen Leitzan. Osasuna futbol taldearen jarraitzaile koadrilak aurtengoan 20 urte bete ditu eta hori tarteko, Nafarroako hainbat herrietan jaialdi berezi batzuk egiten ari dira.

Leitzan Txaragorri da Osasuna animatzeko sortu zen taldea. Euretako asko Osasunak etxean jokatzen duenean Indar Gorrikoekin batzen dira eta bi jarraitzaile taldeen arteko harremana oso ona da.

Martxoaren 1eko arratsalde partean hasi zen egitaraua, leitzar batzuek Atakabeltz Gaztetxean egin zieten ongietorriarekin. Gero, herrian poteoan ibili ondoren, Rebeka Puesta, Mr. Moshing, Dkuajo eta Memo taldeen txanda izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun