Lehenik eta behin azpimarratu EZ DELA GURE ASMOA INOREKIN IKA-MIKA BATEAN SARTZEA. Gure asmo soil-soila herria informatzea da. Eta noski! Gazteon iritzi eta izatea berari garrantzia ematea! Orain berriz, E. Salaberriak idatzitako testuari hainbat zuzenketa egin nahi dizkiogu:
1)Testuaren egileekin harremanetan jartzen saiatu omen zara, baina ez omen duzu lortu. Eta nola dakizu ez duzula lortu? Gazte Asanbladako kideetako batekin hitz egin zenuen eta berak esan bezala «guztiok gara testuaren egileak». Asanbladako kide guztiok adostutako gauza bat izan da, beraz, kuriosoa ezertan ez!
2)«Goizuetako Gaztetxetik kaleratzea ez zaio inori eskatu». Hori da zuk testuan aipatzen zenuena. Eta justu, hori da guk salatzen genuena eta duguna: Inork ez digu eskatu kaleratzeko baina proiektuan argi ikusi dugu KULTUR ETXEKO PROIEKTU BERRIAN EZ DAGOELA GAZTEENTZAKO TOKIRIK, ez behintzat Gaztetxe bezala funtzionatzeko prestaturiko lokalik, lokal autogestionatu bat bezala eta Gaztetxe baten izaerarekin aurrera segitzeko aukera emango digun txokorik.
Eta Goizuetako Udalak izan izango ditu etxe eta lokal gehiago, baina zein izango zen zuen alternatiba, Umore-Ona Elkartearen goiko lokala? Aurrekoan bezala? Oraingo Gaztetxea baino egoera askoz ere okerragoan dagoen beste lokal bat?
3)«Gaztetxekoekin ez zen hitz egin, beste hainbat herritar eta erakunderekin egin ez zen bezala». Baina KASUALITATEZ GAZTEOK GARA KALTETUAK GAREN BAKARRAK EDO BAKARRETAKOAK ETA ONURAK JASOKO DITUGUNAK GUZTIOK IZANGO GARA! Beharrezkoa guztiokin hitz egitea baina bereziki gurekin, eragin zuzena jasotzen dugunokin.
Bukatzeko, eta aukera hau aprobetxatuz, aipatu Nafarroako Gobernuak atzera bota duela proiektua baina horrek ez duela esan nahi herria Kultur Etxerik gabe geratuko denik. Guztiok borrokatuko baitugu Kultur Etxea eta Gaztetxea uztargarri izan daitezen eta herri honek etorkizun on bat izan dezan.
Iraganak orainaldia baldintzatzen du eta orainaldiak etorkizuna eraiki. Beraz, hirurak garrantzitsuak herri baten mesederako, gure etorkizunerako!
Goizuetako Gazte Asanblada