Agian batzuek ez duzue ezagutuko, beste askok bai, baina esan beharra dago azkeneko sei hilabete hauetan herriko liburutegian izan eta lanean aritu dela. Udalak kontratatu zuen Xabier Abarzuza iruindarra, Jose Luis Huartek liburuen katalogatze lana egiten zuen bitartean, berak ohiko lanak aurrera eraman ahal izateko. Gustura doa hemendik, gainera poza eman dio “euskaraz lan egin ahal izateak”. Sekulan liburutegira hurbildu ez denari edota libururik irakurri edota oso gutxitan irakurri duenarentzat “gustatzen zaion libururik ez duela oraindik aurkitu eta liburutegian denetatik aurkitzeko aukera dagoela” esanen lioke. Tori! Ea nork ukatzen duen hori?