Badira egun batzuk mendiak garbitu eta itxiturak egiten hasi zirela bigarren landaketa faseari ekiteko. Nafarroako gobernuak %100 subentzionatuta Urkamendi eta Txingurriketa artean ia 20 hektarea landatuko dira bertako zuhaitzekin. 16.017 haritz, 8.008 urki, 100 gerezi, 100 lizar eta 7.775 pago sartuko dira.