Urte asko ditut zuen artean. Arrunt oroitzapen ona daramat pertsonalki eta profesionalki zuekin izan dudan harremanengatik, sekula guzian iraungo didan oroitzapena. Eskerrak, eman didaten maitasun eta konfidantzarengatik zaharrei; haur eta gaztetxoei; suhiltzaile eta anbulantziaren bolondres taldeari, bi udalei, Gizarte Zerbitzuko langileei, lankide guziei eta kafea hartzera elkartzen ginen koadrilari. Eta eskerrak oso bereziki bi pertsonei, beraiekin izan dudan adiskidetasunaz gain, batek lanean, Joxe Javierek, eta besteak familia hazitzen, Pilik, eman didaten laguntza ikaragarriarengatik. Zaindu zaitezte eta orain arte bezain jatorrak izaten segi! Maribel LATASA Goizueta eta Aranoko mediku ohia