Aurrerako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu zituzten

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

Larunbat goizean Leitzako pilotarien arteko partidak jokatuko dira

Joan den aste hondarrean Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat partida jokatu zituzten Leitzako Aurrerako pilotariek. Amazabal pilotalekuan, larunbat goizean jokatu ziren partidak: lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Aimar Gil eta Ander Alduntzinek 3 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Hirugarren mailako alebinetan, Ibai Azurmendik eta Iker Sagastibeltzak 18 eta 2 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Bigarren mailako alebinetan, Mikel Erasok eta Oinatz Mariezkurrenak 18 eta 11 irabazi zioten Errekako bikoteari eta Asier Gilek eta Lenitz Galartzak 18 eta 7 irabazi zioten Beti Onak taldeko bikoteari. Lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak 18 eta 11 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta bigaren mailako kadetetan, Martin Etxeberriak eta Ander Igartuak 19 eta 22 galdu zuten Esteribarko bikotearekin.

Etxetik kanpo

Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatu zituzten. Uharten, lehen mailako infantiletan, Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak 18 eta 15 galdu zuten Uharteko bikotearen kontra. Iruñean, bigarren mailako alebinetan, Iñaki Saralegik eta Josu Zabaletak 15 eta 18 irabazi zioten Oberenako bikoteari eta Zubirin, lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak 1 eta 18 irabazi zioten Esteribarko bikoteari. Emakumezkoen paleta goman, elite mailako I. Diario Vasco txapelketan, Aurrerako Iera Agirrek eta Oberenako Maite Ruizek 30 eta 14 irabazi zieten Egian Manzisidor eta Argain-i.

Astebururako partidak

Larunbat goiz honetan, martxoaren 1ean, Aurrerako pilotarien arteko partidak jokatuko dituzte Amazabal pilotalekuan, 10:00etatik aurrera. Beñat Altzelai eta Aimar Gil, Ander Alduntzin eta Danel Zabalaren kontra ariko dira; Xabier Astiz eta Joanes Illarregi, Josu Sukuntza eta Unai Zabalaren kontra; Julen Goikoetxea eta Lenitz Galartza, Markel Barriola eta Ander Eskuderoren kontra; Iñaki Saralegi eta Oinatz Mariezkurrena, Josu Zabaleta eta Mikel Erasoren kontra; Ibai Gil eta Xabier Eraso buruz buru ariko dira; Xabier Zubiria eta Oier Igartua, Mikel Sagastibeltza eta Ander Gartziarenaren kontra; Mikel Sagastibeltza eta Joxerra Aldaregia, Mikel Onsalo eta Xabier Jaunarenaren kontra eta Anartz Olano eta Martin Etxeberria, Ander Igartua eta Mikel Hernadorenaren kontra.

Emakumezkoak paleta goman

Emakumezkoen elite mailako Diario Vasco txapelketan, paleta goman, igande goizeko 11etan ariko dira Hernanin Aurrerako Iera Agirre eta Oberenako Maite Ruiz, Elgezabal eta Mendizabalen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun