Duela hamabost egun Osasun etxera oposaketa bidez plaza lortu duten mediku berriak etorri ziren. Bi dira, Ana Isabel eta Mirenen ordez, orain gure osasunaz arduratuko direnak. Hala ere, hizkuntzarekiko gure eskubideen ardura edo osasuna hanka-motz geratuko da, bietako bat besterik ez baita euskararen hiztuna. Nafarroako Gobernuak ezartzen duen legearen arabera eskualdean hiru sendagileetatik bi plazetan bakarrik ezartzen du nahitaezkoa euskararen ezagupena. Euskalgintzatik, egoera honen ondorioaren beldur, hamaika aldiz salatu izan bada ere, ez dute sekulan kasurik egin. Begibistan da orain beldur horren arrazoia.