Errekako igerilekua

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Errekako igerilekuan eskailera berri bat egin behar da Matxain inguruan eta bere kostua 3.000 eurokoa izanen da. %80ko dirulaguntza emanen du nafarroako Gobernuak. Erreka honen izenarekin hainbat ezadostasun sortzen dira. Gure zaharrek Matxain deitu omen diote beti eta zelaian dagoen parajeari Astanbela, baina badirudi mapa batzuetan eta hainbat liburuetan errekaren bi zati desberdintzen dituztela: Matxain alde batetik eta Astomela bestetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun