Emanaldiz gainezka heldu dira azaroko asteburuak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Azkenengo larunbateko feriak emanen dio bukaera aurtengo Azaro Kulturalari

Azken bi urteotako ohiturarekin segituz eta antolatutako ekitaldi gehienek edukitako arrakastarekin animatuta, aurtengo azaroko larunbatak ere kultur emanaldiz gainezka egonen dira. Kronologikoki aipatuz esan, larunbat honetan, urriak 6, funki izeneko dantza emanaldi ikastaroa izanen dela 15:45etatik aurrera. Hamabitik hirurogei urte bitarteko gazteei zuzenduta omen dago gehien bat dantza mota hau.
Hilaren 13an berriz, 20:00etan hasiko den saioan, Labrit kantari ezagunaren lana izanen da entzungai.

Azaroaren 27an feria berreskuratuko da

Azaroaren 20ko emanaldia goizxeago hasiko da, 18:30etan, umeentzat izanen baita batez ere egun horretarako prestatu dena, Ane, Monna, Oskola izeneko antzerki taldea «Karramarroi» izeneko obra musikalarekin hain zuzen ere. Aipatutako ekitaldi hauek guziak Ganbara Kultur Aretoan eginen dira. Modu berean, Ganbaran egonen da ikusgai azaroaren 27tik aurrera Maider Kalonje artistaren margo eta egur lanen erakusketa. Egun horretan bertan, eta aspaldi galdutako ohitura berreskuratuz, feria eginen da herrian, baina honen berri hurrengo ttipi-ttapan emanen dugu luze eta zabal.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun