Larunbatean eskolako umeek Okabiora izanen dute mendi irteera. Honetarako aldez aurretik izena eman behar izan dute eta larunbatean goizeko 9:00etan plazan agertu. Igande honetarako berriz, Mendi Taldeak Kultur taldearekin batera irteera eta bodega giroko bazkaria antolatu du Irunberri aldean (tokia ziurtatu gabe dago hau idazterakoan). Nahi duenak bazkariaren aurretik ibilalditxo bat egiteko aukera izanen du, hara joanez gero, bertako arroilak ikusiz eta bestela beste itzuliren bat eginez. Besteek, ardogintzan sakontzeko asmoa izanik, bodegaren bat bisitatzearekin batera, prozesua nolakoa den ikusi ahal izanen dute. Hau, autobusa antolatzeko adina jende izena emanez gero, noski.
2005. urtera iritsi ez bagara ere, datorren urterako federatzeko txartela egin nahi duenak aukera izanen du abenduko bi arratsaldetan. Dena den honetaz eta “III. Argazki lehiaketa”-ri buruz informazio gehiago hurrengo alean.