Sendagile euskaldunak eskatzeko bilera eskatu zaio Osasun Departamenduari

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Aralarrek eta Larrainek aurkeztutako idatziak onartu ziren

Sendagile berriaren afera tratatu zen aurreko udal Batzarrean. Dakizuenez, duela gutxi zonalderako sendagile lanpostuak osatu dira eta Leitzan, hizkuntzari dagokionez, bata euskalduna egokitu da eta bestea ez-euskalduna. Batzar honetako punturik eztabaidatsuena gertatu zen hau, “euskararen dekretua”, hizkuntzaren gutxieneko eskakizunak, herritarren eskubideak, funtzionarioen betebeharrak eta gisa honetako puntuak eztabaidatu baitziren. Gai zerrendan bi idatzi agertzen ziren gai honekiko. Bata Aralarrek aurkezten zuena eta bestea Larrain Herri Plataformak bidalitakoa. Azkenean, Aralarrek bere idatzian agertzen zuen, Osasun Departamentuko Zuzendari Orokorrari bilera bat eskatzea salaketa jakin arazteko eta sendagile euskalduna bidal ditzala eskatzeko, onartu zen. Larrainek antzeko idatzia proposatzen zuenez eta garrantzitsuena eztabaida mahairatzea zenez, ez zuten beraien idatzia bozkatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun