Udazkenean murgilduta gaude eta ehiza garaia oso aberatsa suertatu da aurten. Ehiza postuek diru asko egin zutela eta, etekin haundiak atera dizkiete. Egun ederrak izan dituzte ehiztariek, goizetik hasi eta iluntzeraino usoa pasa eta pasa etengabe ikusi da. Bestalde, gaztainen sasoia beranduago izan bada ere, arratsalde batez herriko umeak heldu batzuekin batera, gaztain biltzera joan ziren eta urriaren 31n, gaztain jatea izan zen nahi zuen guztiarendako Pake-Toki elkartean. Ekitaldi hau ohitura bihurtzen ari da, urte mordoxka baita Guraso Elkarteak bultzatzen duela. Hainbat ikastaro ere egiteko asmoa azaldu dute Guraso ELkartetik: dantza, trikitixa-panderoa eta ingelera, baina zailtasun batzuk direla eta taldea ezin osatuz dabiltzalako berandutzen ari zaie.