Maider Ansari omenaldia eskaini zitzaion urriaren 30ean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Maider Ansak eta bere ahizpek sariak jaso zituzten. TTIPI TTAPA

Urriaren 30ean Maider Ansari omenaldi goxoa eskaini zioten herriko kontzeju taberna aurrean. Merezi duen bezela bere kantari bidean, txapela jantzi zioten, agurra dantzatu txistu hots artean, eta bi lore sorta ere jaso zituen, azkenik eskumuturreko erloju bat jaso zuen, baita ozenki abestutako kanta bat koruko kantarien eskutik. Bazkal ostean kantatzeko aukera ederra izan zuten bertan bildutakoek, tartean Eñaut Agirre eta Xabier Legarreta bertsolariak ere izan ziren eta bukatzeko soinua jo zuten Maria Dolores eta Ferminek. Hau dena Maria Dolores Ansari bururatu zitzaion eta antolatze lan guztia berak egin zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun