Laurogeita bat urterekin joan zaigu beste bizitzara gure lagun xaharra Juanito. Gaztea zelarik borondate haundia zuen laneko.
1- Oraindela berrogei ta iru urte, Don Ramon apaizari asko lagundu zion Goizuetako «Kabalgata» antolatzen. Alaxen atera zen. Zoragarria. Oberena.
2- 1959ko maiatzaren bostean inauguratu zen Goizuetako zentro parroquiala: zine ederra (350 butaka), antzerki leku bikaña, taberna ederra, egongelak, etab… Bi urte iraun zituzten obrak. Beti han egon zen laguntzeko zain. Hamar urtez lana egin zuen zentro honek, eta Juanitok laguntza asko eman zion etxe honeri. Esan beharra dago zentro parrokiala egiteko Don Saturnino apaizak lan asko egin zuela eta hamar urtean berak erabili zuen zentroko martxa.
3- Meza berriak: Goizuetako bost apaiza berriak lendabiziko meza saindua eman zutenean: Don Juan, Don Lazaro, Don Ramon, Don Jose Javier eta Don pedro, Juanitok egin zituan hainbeste eta hainbeste lan, adornatzen elizako ataria.
4- Oraindela urte pilla bat, baita ere etorrizen gure herrira, Fatimako Ama Birjiña. Plazan monumentu bat egin zen, oso polita. Juanito izan zan lan hoien buru.
Esan beharra dago, nahiz meza berrietan eta Ama Birjiña Fatimakoa etorri zenean, hainbeste lanen buru Juanito izan arren, berarekin batean equipo ona aritu zela lanean aunitz: Felixa, Xixili eta beste nexkatx borondate onekoak.
Jaunak eman dezayola betiko pakea.
Anttoniko (Goizueta).