Itturro mendian 9,50 hektaretan alertzea, lizarra, astigarra, haritza eta urkia landatuko dira. Nafarroako Gobernuak ordainduko du gastua bere osotasunean. Pinu Insignisaren fusarium gaitza dela eta, Udalak jasan ditzakeen kalteen ordainetan egingo da landaketa hau.