Suro urez hornitzeko ur-biltegi berria eginen da

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Denak dakigu nolako arazoak sortu izan diren Suro auzoan batik bat uda partean, ura jasotzeko depositoa egoera txarrean zegoelako eta jario handiak izaten zituelako. Banaketarako tuberiaz zer esanik ez, zaharturik zegoen eta nonahi isuriak zituen. Honi aurre egiteko duela bost urte eman zitzaion hasiera Suroko ur sarea berritzeari eta geroztik ez dugu ur eskasiarik izan auzoan edo auzoko etxe batzuetan. Orain depositu edo biltegi berria egin eta herritik Surorainoko kondukzio berria izango dugu, lehengoa erreserba moduan utziz . Lanak 230.000 euro kostako dira, eta horietatik 170.000 euro Gobernuak emanen ditu. Obrak egiten Haritza enpresa ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun