Erantzun gogorra eman dio herriak Madriletik etorritako erasoari

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 11:12

Hilaren 12an udaletxean ez ohiko plenoa egin zen, eta EAE-ANV alderdiaren jarduna etetea aho batez gaitzetsi zuen Udalak. TTIPI TTAPA

Udalbatzak aho batez salatu zuen EAE-ANVren suspentsioa

EHAK eta EAE-ANV alderdi independisten suspentsioa salatzeko ezker abertzaleak bultzatutako deialdi ezberdinek erantzun haundia jaso zuten herrian. Kontzentrazioak jendetsuak izan ziren, eta gainera, hilaren 14ko greba erabatekoa izan zen.

Hilaren 12an aparteko plenoa burutu zen Herriko Etxean Garzon epaileak sinatutako eraso hauek salatu asmoz. ANVk aurkeztutako mozioak zioenez, independentziari ateak itxi nahia da, besteak beste, suspentsioen helburua. Udalak larritzat jotzen du hau, eskubideen kontrako erasoa delako eta independistak «kriminalizatzen» dituelako. Honetaz gain, Udalbatzak babes osoa eskaini zien ANV taldeko kideei. Aho batez onartu zen mozioa, baita hilaren 16an plazan kontzentratzeko deialdia ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun