Larre-erreketa berezia

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Merkuko eguteran erreketa berezia egin da baso komunalean, erabat kontrolatua. Ingurumen Departamentutik landa-patruila eta suhiltzaileak etorri ziren, eta herriko jende eta brigada berezi batekin erre zuten basoa, modu berezi batean. Aresora lehengo astean etorri ziren baina haizea zela-eta, atzeratu egin zuten eginbeharra. Heren bat erre dute oraingoz, haritzak, gaztainak, gorosti eta ipuruak erabat babestuta. Hori lortzeko, lehenik eta behin zuhaitz ingurua erretzen dute eta ondoren ondoko lur guztiari ematen diote su. Horrela zuhaitzak ez erretzea lortzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun