Herritarrak Nafarroako Bertsolari Txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:45
TTIPI TTAPA

Otsailaren 8an Leitzako Aurrera Kirol Elkartearen egoitzan eman zitzaion hasiera aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketari. Jendetza andana bildu zen sei protagonistak entzun eta txapelketaren lehen hasperenak barneratzera. Diego Riaño herriko semeak eman zion hasiera saioari eta azken bertsoa Juan Mari Lopez Lesakan bizi den oiartzuarrak aireratu zuen. Bi hauek izan ziren, hain zuzen, finalerdietara sailkatzeko txartela eskuratu zutenak. Aimar Karrika, Iñaki Aleman, Ekaitz Astiz eta Iker Iriarte aurtengo lehiatik kanpo geratu ziren. Leitzako saiotik jada hiru aste igaro dira, eta azken finalerdia eta final handia besterik ez dira geratzen. Diego Riaño otsailaren 16an Txantreako Ama Salestarraren aretoan egin zuen saioaren ondotik ez da final handian izango. Datorren asteburuan, Miguel Mari Elosegi Luzeren txanda izango da. Hitzordu nagusia larunbatean Berako Kultur Etxean izango da 18:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun