Zine emanaldiak azken txanpan

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:43

Ihoteek eragindako atsedenaldi behartua egin eta bi film eskaini ostean, aurtengo ikasturteko zine emanaldiak azken txanpan sartu dira. Pasa den asteburuan, Patricia Laconteren Mi mejor amigo lana plazaratu zen. Datozen emanaldietan, berriz, Hulk, Brokeback Mountain edota Tigre y Dragon bezalako lan ezagunak egin dituen Ang Lee zuzendari taiwandarraren Deseo, peligro edota Lucia Puenzo argentinarraren XXY filmak ikusteko aukera egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun