Langileentzako informatika ikastaroak martxotik aurrera

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:42

Hiru zatitan banatu dira, eta lehena martxoaren 6an hasiko da

Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak, Cederna Garalur Elkarteak eta Langileen Batasun Orokorrak (UGT) elkarlanean, Nafarroako enpresetan ari diren langileei zuzenduriko ikastaroak antolatu dituzte. Jardunaldiak %100ean diruz lagunduak dira eta parte hartu nahi dutenei eskatzen zaien bakarra Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, Autonomoen Erregimen Orokorrean edota bestelako Erregimen Bereziren batean kotizatzen egotea da.

Hiru zati desberdinetan banatu dituzte ikastaroak. Lehenengoan, informatikarekin hasierako hartu-emana izateko 40 orduko ikastaroa eskainiko da. Honek martxoaren 6tik 26a bitarte iraunen du. Bigarrena apirilaren 7tik 24ra izango da eta 40 ordutan internet eta posta elektronikoa lantzeko asmoa dago. Azkenik, 60 orduko ikastaro trinkoa antolatu dute. Maiatzaren 5etik 30era bitarte iraungo luke eta Photoshop irudiak lantzeko programaz arituko dira.

Ikastaro guztiak Leitzako Amazabal Institutuan eskainiko dira eta ordutegia 17:00etatik 20:30era izango da. Antolatzaileen arabera, taldeak 15 partaidetakoak izanen dira. Informazio gehiago eskuratu edota izena emateko, 948625122 edo 948153172 telefonoetara deitu daiteke. Baita bidasoa.admon@cederna.es edota solicitudes@navarra.ifes.es helbideetan galdetu ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun