Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek hainbat partida jokatu dituzte joan den aste hondarrean. Etxean, Amazabal pilotalekuan jokatutako partidetan, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Iñaki Saralegik eta Josu Zabaletak 18 eta 6 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari eta Aurrerako bi bikoteren arteko lehian, Mikel Erasok eta Oinatz Mariezkurrenak 18 eta 15 irabazi zieten Beñat Altzelai eta Ander Eskuderori. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak 18 eta 2 irabazi zioten Aralar Mendiko bikoteari. Lehen mailako infantiletan, berriz, Aurrerako Joxerra Aldaregiak eta Anartz Olanok 18 eta 9 irabazi zioten Uharteko bikoteari eta Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak bi tantutan utzi zuten Zugarraldeko bikotea.
Etxetik kanpo ere
Etxetik kanpo emaitzak ez ziren hain onak izan. Hirugarren mailako alebinetan, Irurtzunen, Aurrerako Ibai Azurmendik eta Iker Sagastibeltzak 10 eta 18 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Baina lehen mailako alebinetan, Burlatan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak 18 eta 8 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Iruñan ere, lehen mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagstibeltzak eta Oier Igartuak 18 eta 8 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin. Lehen mailako benjaminetan, Iruñean, 18 eta 4 galdu zuten Aurrerako Aimar Gil eta Ander Alduntzinek Oberenako bikotearekin. Bigarren mailako infantiletan, Lizarran, Aurrerako bi bikoteek galdu egin zuten San Migelekoen kontra: Mikel Onsalok eta Xabier Erasok 18 eta 9 eta Ibai Gil eta Markel Barriolak 18 eta 4 galdu zuten
Emakumezkoen elite mailako paleta goma txapelketa
Emakumezkoen elite mailako lehen Diario Vasco frontoi motzeko paleta goma txapelketan, berriz, Aurrerako Iera Agirrek eta Oberenako Maite Ruizek 30 eta 20 irabazi zieten Evaristi eta Unanueri.
Asteburu honetarako partidak
Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek. Leitzan, larunbat goizeko 10etatik aitzinera jokatu dira partidak. Lehen mailako benjaminetan, Aimar Gil eta Ander Alduntzin Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira. Hirugarren mailako alebinetan ere, Ibai Azurmendik eta Iker Sagastibeltzak Zugarraldeko bikotea izanen dute arerio. Bigarren mailako alebinetan, Mikel Eraso eta Oinatz Mariezkurrena Errekako bikotearen kontra ariko dira eta Asier Gil eta Lenitz Galartza, Beti Onak taldeko bikotearen kontra. Lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltza eta Oier Igartua Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira eta bigarren mailako kadetetan, Martin Etxeberria eta Ander Igartua, Esteribargo bikotearen kontra.
Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek. Lehen mailako infantiletan, Xabier Jaunarena eta Mikel Hernandorenak Uharteko bikotearen kontra jokatuko dute ortziralean, otsailaren 22an, 18:30ean Uharten. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako ñaki Saralegik eta Josu Zabaletak, Oberenako bikotearen kontra jokatuko dute, larunbat goizean Iruñan eta lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak, Esteribarko bikotearen kontra jokatuko dute, Zubirin larunbat arratsaldean. Emakumezkoen eliteko Diario Vasco paleta goma sarian, Aurrerako Iera Agirrek eta Oberenako Maite Ruizek, Manzisidor eta Argainen kontra jokatuko dute igande eguerdian, otsailaren 24an, Egian.