Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 14a

Emakumezkoen elite mailako paleta goma txapelketan ere hasia da Iera Agirre

Leitzako Aurrera pilota elkarteko pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetan hainbat partida jokatu zituzten joan den larunbatean, otsailaren 9an, Leitzako Amazabal pilotalekuan. Honela, lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Aimar Gil eta Ander Alduntzinek 9 eta 18 galdu zuten Uharteko bikotearen kontra. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Ander Eskuderok 18 eta 17 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta Aurrerako Asier Gil eta Lenitz Galartzak 18 eta 3 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Ibai Azurmendi eta Iker Sagastibeltzak 18 eta 11 irabazi zioten Paz Zigandako bikoteari. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Mikel Onsalok eta Xabier Erasok 15 eta 18 galdu zuten Esteribarko bikotearen kontra eta Ibai Gil eta Markel Barriolak ere, 2 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearen kontra. Bigarren mailako kadetetan, AurrerakoMartin Etxeberriak eta Ander Igartuak 21 eta 22 galdu zuten Noaingo bikotearen kontra.

Etxetik kanpo

Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek. Iruñan, Oberenako bikoteen kontra jokatutako bi partidak irabazi zituzten leitzarrek. Bigarren mailako alebinetan 14 eta 18 irabazi zuten Iñaki Saralegik eta Josu Zabaletak eta lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak 7 eta 18 irabazi zuten. Lehen mailako infantiletan, Aurrerako Joxerra Aldaregiak eta Anartz Olnok 7 eta 18 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak 8 eta 18 irabazi zieten Aralar Mendiko bikoteari. Lehen mailako alebinetan ere, garaipena lortu zuten Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak, 15 eta 18 irabazi baitzioten Uharteko bikoteari. Beste aldetik, frontoi motzeko emakumezkoen elite mailako 1. Diario Vasco paleta goma txapelketan, senior kategorian, Aurrerako Iera Agirrek eta Oberenako Maite Ruizek 21 eta 30 galdu zuten Errenterian.

Astebururako partidak

Nafarroako Kirol Jolasetako partidekin segituko dute Aurrerako pilotariek aste hondarrean. Leitzako Amazabal pilotalekuan, larunbatean, otsailaren 16an, goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dituzte. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Iñaki Saralegi eta Josu Zabaleta, Mendillorriko bikotearen kontra ariko dira eta gero, Aurrerako bi bikote izanen dira aurrez aurre: Mikel Eraso eta Oinatz Mariezkurrena, Julen Goikoetxea eta Ander Eskuderoren kontra. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza eta Ander Gartziarena, Aralar Mendiko bikotearen kontra ariko dira. Lehen mailako infantiletan, Aurrerako Joxerra Aldaregia eta Anartz Olano, Uharteko bikotearen kontra ariko dira eta Aurrerako Xabier Jaunarena eta Mikel Hernandorena, Zugarraldeko bikotearen kontra. Etxetik kanpo ere hainbat partida izanen dituzte Aurrerako pilotariek. Hirugarren mailako alebinetan, Irurtzunen jokatuko dute partida Aurrerako Ibai Azurmendik eta Iker Sagastibeltzak, Irurtzungo bikotearen kontra. Lehen mailako alebinetan, Burlatan, Zugarraldeko bikotearen kontra jokatuko dute Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak. Lehen mailako benjaminetan, Iruñan jokatuko dute Aurrerako Aimar Gil eta Ander Alduntzinek Oberenako bikotearen kontra. Bigarren mailako infantiletan, Lizarran bi partida jokatuko dituzte San Migueleko bikoteen kontra Aurrerako Mikel Onsalok eta Xabier Erasok, alde batetik eta Ibai Gil eta Markel Barriolak, bestetik.

Iera Agirre Urretxun

Bukatzeko, emakumezkoen elite mailako 1. Diario Vasco paleta goma txapelketaren barrenean, igandean, otsailaren 17an, 11:30ean Urretxun, partida jokatuko dute Aurrerako Iera Agirrek eta Oberenako Maite Ruizek, Evaristi eta Unanueren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun