Aurreko alean aipatu genizuen, Informatika eta Internet ikastaroa eginen zela otsailaren 4tik 15era Areson, Hurbildu IKTetar@ izeneko kanpainaren barne, Cederna Garalur Elkarteak antolatuta. Goizetan egitekoa zen, baina ordutegi txarra zela eta azkenean bertan behera gelditu da otsailekoa. Hiru lagunek baino ez zuten eman izena, eta horregatik herritarrek arratsaldera pasatzeko eskaera egin zieten Udalari. Honek eskatutakoa Cederna Garalurri planteatu eta honek ez du ezezkorik eman. Ikastaroa unitate ibiltaria denez, eta Nafarroa osoko hainbat herritan egiten ari dena, apirilean, gainontzeko herrietako itzulia bukatzean Aresora itzul daiteke. Orduan, arratsaldetan, eginen litzateke.