Bisitari bereziak ihoteetan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

TTIPI TTAPA

Aipatu moduan, aurtengo ihotek bereziak izan dira. Parte-hartzeari dagokienean ere, ezohikotasun hori nahikoa nabarmen gertatu da. Leitzarrez eta ingurukoez gain, Ingalaterratik zuzenean etorritako bisitariak ere herrian izan baitira, bederatzi guztira. Herriko bi familiatako kideak dira. Batetik, Mirentxu Elosegi eta bere familia etorri zen. Bestetik, berriz, Andy Wilson azken urte hauetan Leitzan bizi den jatorri ingelesekoaren sendiko boskotea etorri zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun