Azkeneko egun hauetan egin dituzuen idatziei erantzun nahi diet. Saiatu naiz idatziak Gazte Asanbladaren izenean idatzi dituztenekin harremanetan jartzen baina ez dut lortu, nonbait inork ez daki nork idatzi dituen. Kuriosoa benetan. Ba, zuei zuzentzen natzaizue.
2003 – 2007 urteen artean Goizuetako Udalean hainbat gauza egin direla begi bistan dago, ikusi nahi duenarentzat.
Beste batzuk bideratu edo proiektatu ere egin ziren. Hoietako bat Goizuetako Kultur Etxea da. Bere egunean proiektua egiteko Udalak 15.000 euroko dirulaguntza jaso zuen Nafarroako Gobernutik. Beraz, proiektua aurkeztu genuen eta inork uste ez zuena, hau ere, onartu egin ziguten. Egun, proiektu honen exekuzio planak bideratu behar dira eta gobernutik eraikutzaren %50 finantzatzeko dirua jaso dezakegu, kontutan izan behar delarik 800 eta gutxi biztanle dituen herri batentzat zer suposatuko lukeen diru kopuru honek.
Orain Udalean dauden alkate eta zinegotziei pauso hau aurrera eraman edo bertan bera utzi erabakitzea dagokie. Lehengo Udalak ez zuen eskaera luzatu eta diru laguntza jasotzea beste akatsik egin.
Goizuetako Gaztetxea ez da itxi, ez eta kanpora inor a teratzeko eskatu ere. Gaztetxe bat herrian behar den leku bat delako. Goizutako Udalak baditu hainbat etxe eta lokal eskaera horiek denak asetzeko. Gaur egun Gaztetxea dagoen lokalean ume, gazte, zahar, hau da, herritar guztientzat zerbitzua emango duen eraikuntza bat prestatzea besterik ez da aurkeztu.
Ez zela Gaztetxekoekin hitz egin? Ez, ez zen egin. Beste hainbat herritar eta erakunderekin egin ez zen bezala.
Zergatik? Zuek ere eremu horretan sartzen zintuztegulako. Gauzatuta ez zegoen proiektu bat saltzeko asmorik ez genuelako. Proiektua gauzatzeko azken eguna erabili genuelako (hau zuek ere badakizue).
Nire galdera da: orain Udalean dauden alkate eta zinegotziei eskerrak emateaz gain, informazioa beraien eskutik jaso omen duzutelako, Kultur Etxearekin zer egin, Gaztetxearekin zer egin, gazteak non bildu adostu al duzue? Itxura denez, hitz egin omen duzue beraiekin. Orduan, zein da idatzi hauen helburua? Azken hitza beraiena da, guk egin beharrekoa egina dugu. Urte bat betetzear dago gu kanpoan gaudela eta ez dugula inolako indarrik Udaleko erabakietan.
Gure asmoa herria aurrera doala ikusitea zen bai ekintzetan eta baita instalazio eta teknologi berrietan ere. Zuek egin duzuen idatzian leporatzen duzuen interes falta eta bilera ukatu zaizuela, inola ere ez da horrela. Bilera hori jaso duzuelako nahiz eta zinegotzi bat bakarrik egon bertan. Bera baita momentu honetan Udalean aktibo dagoen pertsona. Herriarengatik dudan interesa inork baino handiagoa dela baieztatzen dizuet, herrian jaio, hazi eta bizi naizelako.
Atzera beitzek ez to gure herria aurrera eramin. Aurrera beitzea da GOIZUTAREN etorkizunari beitzea.
E. Salaberria