Aurten ere martxan da herriko eskolak, bertako guraso elkarteek eta zerbitzu sozialak antolatu duten Guraso Eskola izeneko hitzaldi sorta. Otsailetik apirila bitarteko sei saiok osatzen dute egitaraua, guraso guztien artean egindako inkestan aukeratutako gaiekin. Otsailaren 11n eta 25ean burutuko dira lehen bi hitzaldiak, Amaia Vazquezen eskutik, eta biak gai berarekin: sexualitatea. Martxoko eta apirilekoen berri hurrengo kroniketan emanen dugu. Hitzaldiak eskolako jangelan izanen dira 15:00etatik 16:30era.