Puntako iñoteak antolatu ditu Mozorroen Taldeak otsailaren 3, 4, 5 eta 9rako

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Urtero bezala, asteartearekin eginen da Zagi Dantza. TTIPI TTAPA

Lantzeko inauterien errepresentazioa eta Elektrotxaranga, aurtengo nobedadeak

Iñotea abudo ekarri baldin badu ere kalendarioak aurten, ez du mozorroak ustekabean harrapatzea lortu, azken astetan burututako lanari esker dena antolatuta baitauka karnabalaren protagonista den taldeak hurrengo igandean hasiko den festa haundi horretarako. Urteroko osagaiak izanen ditu aurtengo iñoteak ere, igande arratsaldeko eskolako umeen Zagi Dantzarekin hasiz eta otsailaren 9ko Kontuen Egunarekin bukatuz. Azkeneko ttipi-ttapan iragarri genuen Lantzeko inauterien errepresentazioa izanen da berrikuntza nagusia (17:30ean hasiko da), egun berean, ilunabarrean eta arratsean, herrian barrena ibiliko den Iruñeko Elektrotxarangarekin batera. Musikarekin jarraituz, esan, igandeko plazako soinua Izer eta Alabier trikitilarien esku egonen dela; astelehenean, berriz, Saioa eta Alabiarrek joko dute, eta asteartean T-Z berbena taldeak. Musikarekin lotura duenez, aipatu, ederra izanen dela aurten ere herriratu bezain pronto mozorroek dultzaineroekin astelehen ilunabarrean eginen duten kalejira eta poteoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun