Inauteriak urtarrilean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Aurten ere ez da umorerik faltako inauterietan. TTIPI TTAPA

Denok dakigu aurten oso goiz direla inauteriak eta are goizago astebetez aurreratuta, ohitura den bezala. Gurean joan den asteburuan izan genituen, urtarrilaren azken larunbatean, 26an. Egun horretan, auzoz-auzo eta etxez-etxeko eskea eta puska biltzea egin zen trikitilarien laguntzarekin eta bazkalondorean zagi dantza egin zen. Trikitilariak tabernetan ibili ziren giroa alaitzen afari herrikoia artean, eta ondorean berriz, Imuntzo eta Beloki taldearekin dantzaldia izan zen goizaldera bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun