Informatika eta Internet zerbitzua hobeki ezagutzeko helburuarekin, ikastaroa eskainiko da otsailaren 4tik 15era Areson, Hurbildu IKTetar@ izeneko kanpainaren barrenean. Emakumeentzako eta hirugarren adinekoentzako ikastaroa izanen da eta dohainik. Oinarrizko windows, Internet eta posta elektronikoa landuko dira eta 9:30etik 12:00etara iraunen du. Izen ematea aurretik egin beharko da 639 900318 telefonoan (8:30etik 14:00etara) eta ikasle kopurua mugatua izanen da, 12 lagunekoa.