Gain-gainean dugu aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 8an hasiko da, eta Leitzari egokitu zaio hasiera ematea. Lehen kanporaketa orduan jokatuko da, eta bertan lehiatuko diren bertsolariak Diego Riaño, Juan Mari Lopez, Iker Iriarte, Ekaitz Astiz, Aimar Karrika eta Iñaki Aleman izanen dira. Biharamunean jokatuko da bigarren kanporaketa Iturenen, eta ondotik finalaurrekoak etorriko dira. Guztira 25 bertsolarik hartuko dute parte.