Nafarroako Kirol Jolasetan hainbat partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 30a

Leitzako Aurrera pilota eskolako pilotari gaztetxoek Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat partida jokatu zituzten joan den aste hondarrean. Larunbatean, Leitzan, lehen mailako benjaminetan, Beti Onak taldeko bikoteak 18-0 irabazi zien Aurrerako Aimar Gil eta Ander Alduntzini. Hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Ibai Azurmendik eta Iker Sagastibeltzak 18 eta 15 irabazi zioten Aranpilotako bikoteari. Bigarren mailako alebinetan lau partida jokatu ziren. Aurrerako Iñaki Saralegik eta Josu Zabaletak 18 eta 12 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari, baina Mikel Erasok eta Oinatz Mariezkurrenak 7 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Julen Goikoetxeak eta Ander Eskuderok 18 eta 6 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari eta Asier Gil eta Lenitz Galartzak 18 eta 7 irabazi zieten Errekako ordezkariei. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak 18 eta 10 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Bigarren mailako infantiletan bi partidetan, Aurrerako pilotariek galdu egin zuten San Migueleko bikoteen kontra. Mikel Onsalok eta Xabier Erasok 15 eta 18 galdu zuten eta Ibai Gilek eta Markel Barriolak 7 eta 18. Bigarren mailako kadetetan, azkenik, Aurrerako Martin Etxeberriak eta Ander Igartuak 22 eta 15 irabazi zioten Huarteko bikoteari.

Burlatan eta Uharte-Arakilen

Leitzatik kanpo ere zenbait partida jokatu zituzten. Burlatan, lehen mailako infantiletan, Aurrerako Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak 18 eta 10 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta Joxerra Aldaregiak eta Anartz Olanok 10 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Uharte Arakilen, azkenik, alebinen lehen mailan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak 18 eta 6 irabazi zioten Aralar Mendiko bikoteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun