Leitzan larunbatean, ilbeltzaren 26an, hasiko dira inauteriak, eskearekin. 14:00etan, eskalarien bazkaria eginen da Aurreran. Arratsaldeko 16:00etan, Eskea herriko etxeetan, Trikitilari, txistulari, akordiolari eta atxauratuekin. Gauerdian, Kontzertua izanen da Atakabeltza gaztetxean.
Igandean atsaure eta gurdien kalejira
Igandean, urtarrilaren 27an, atsaure eta gurdien kalejira eginen da. 12:00etan, mozorroak edo Atsaurek Incansables Txarangarekin plazatik aterako dira, Gurdiak, berriz, ohiko lekutik, industrialdetik aterako dira.. Eguerdian eta arratsaldean, Txu-Txu trena ibiliko da herrian barrena. 14:30ean, Atsauren Herri bazkaria. Arratsaldeko 18:00etan, Atsauren kalejira abiatuko da eskolatik Incansables txarangarekin. Arratsaldez eta gauez Dantzaldia izanen da karrapen LAIOTZ taldearekin, eta ondotik Kalejira INCANSABLES txarangarekin.
Baserri auzoetan eskea astelehen eta asteartean
Urtarrilaren 28an, astelehenean, Baserrietako eskea eginen da. Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Errekara puske biltzea, herriko txistulari eta Incansables txarangarekin. Arratsaldeko 16:00etan, umeentzat ekitaldia izanen da Amazabal pilotalekuan. Arratsaldez eta gauez, Dantzaldia karrapen GAU-BELA taldearekin eta ondotik Kalejira INCANSABLES txarangarekin.
Asteartean ere Baserrietako eskea eginen da Erasote auzoan. 11:30etan, Umeentzako ekitaldia izanen da Karrapen. 14:30ean, bazkaria Aurrera elkartean. Arratsaldeko 17:00etan, Ume eta gaztetxoen kalejira INCANSABLES txarangarekin eta ordubete beranduago, Txokolatada. Buru handiak eta trikitilariak ere ibiliko dira plazan eta goxokiak banatuko dira. Arratsaldeko 18:30ak aldera, garai bateko atsauren kalejira eginen da Arratsaldez eta gauez Dantzaldia izanen da karrapen GAU-BELA taldearekin eta inauteriak bukatzeko, Kalejira INCANSABLES txarangarekin.