Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu zituzten Leitzako Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 24a

Aste hondar honetan ere beste hainbat izanen dituzte

Leitzako Aurrerako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida jokatu zituzten joan den asteburuan. Amazabal pilotalekuan jokatutako partidetan, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Julen Goikoetxeak eta Ander Eskuderok 18 eta 11 irabazi zion Errekako bikoteari. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak 7 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearen kontra eta lehen mailako infantiletan, Aurrerako Joxerra Aldaregiak eta Anartz Olanok 18 eta 4 irabazi zieten Zugarraldeko bikoteari.

Etxetik kanpo, Burlatan, lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Aimar Gil eta Beñat Altzelaik 5-18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin; bigarren mailako alebinetan, Asier Gil eta Lenitz Galartzak 11-18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin; lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak 18-13 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta bigarren mailako kadetetan, Martin Etxeberriak eta Ander Igartuak 22-4 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Atarrabian, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Erasok eta Oinatz Mariezkurrenak 11-18 galdu zuten Beti Onak taldeko bikotearekin. Iruñan, bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ibai Gil eta Markel Barriolak 9-18 galdu zuten Oberenako bikotearekin. Zubirin, hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Iker Sagastibeltzak eta Ibai Azurmendik 18-9 irabazi zioten Esteribarko bikoteari; bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Iñaki Saralegik eta Josu Zabaletak 13-18 galdu zuten Esteribarko bikotearekin eta bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Mikel Onsalok eta Xabier Erasok 12-18 galdu zuten Esteribarko bikotearen kontra.

Astebururako partidak Leitzan

Leitzako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako jardunaldi berri bat jokatuko dute larunbatean, urtarrilaren 26an, goizeko 9etatik aitzinera Amazabal pilotalekuan. Lehen mailako benjaminetan, Aimar Gil eta Ander Alduntzin, Beti Onak taldeko bikotearen kontra ariko dira. Hirugarren mailako alebinetan, Ibai Azurmendi eta Iker Sagastibeltza, Aranpilotako bikotearen kontra ariko dira. Bigarren mailako alebin kategorian lau partida jokatuko dituzte: Iñaki Saralegi eta Josu Zabaleta, Zugarraldeko bikotearen kontra; Mikel Eraso eta Oinatz Mariezkurrenak ere Zugarraldeko bikote baten kontra jokatuko dute; Julen Goikoetxea eta Ander Eskudero Irurtzungo bikotearen kontra eta Asier Gil eta Lenitz Galartza, Errekako bikotearen kontra. Lehen mailako alebinetan, Mikel Sagastibeltza eta Ander Gartziarena, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako bi bikoteek, Mikel Onsalok eta Xabier Erasok alde batetik, eta Ibai Gil eta Markel Barriolak, bestetik, San Migueleko bikoteak izanen dituzte arerio eta bigarren mailako kadetetan, azkenik, Martin Etxeberriak eta Ander Igartuak Huarteko bikotearen kontra jokatuko dute.

Etxetik kanpo ere

Berez, Nafarroako Kirol Jolasetako jardunaldia ostiralean hasiko da Aurrerako pilotarientzat. Burlatako Askatasuna pilotalekuan, arratsaldeko 7etatik aurrera, bi partida izanen dituzte lehen mailako infantilek. Lehenik, Xabier Jaunarena eta Mikel Hernandorena, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira eta beste horrenbeste eginen dute Joxerra Aldaregiak eta Anartz Olanok. Larunbatean, goizeko 10etan, lehen mailako alebin kategorian, Uharte Arakilen jokatuko dute Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak, Aralarmendiko bikotearen kontra. Errekako txapelketako hainbat partida ere izanen dituzte Aurrerako pilotariek igandean, kategoria ezberdinetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun