Bi urte eta erdi inguru pasa dituzte Emaitz eta Enkarnik Kontzeju tabernan lanean, baina urtarrila izango dute azken hilabetea. Taberna etxebizitza eta guzti emango da errentan. Otsailean hasteko aukera dago, eta baten batek interesa azalduz gero, informazio gehiago jasotzeko dei dezala 948 514045 edo 696 429896 telefonoetara.