Argi indar instalazioa berritzeko lanak hasi dituzte

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Arketak eta farolak jarriko dira

Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an hartutako akordioan, azpiegitura lokalen planaren bigarren luzapena onartu zuen, 2005-2008ko denboraldirako. Beste batzuen artean argi indarraren berrikuntza eta hobekuntza onartu zen Aranorako, 96.382,40 euroko inbertsioa eginez. Obrak hasi dituzte Suron, duela bost urte kablea pasatzeko makarroia lurperatua utzi zuten ia auzo guztian eta orain falta zen zatian sartu dute, arketak jarri eta azkenik farolak. Auzotarrentzat berrikuntza handia izango da hau, orain arte ilunpean egon baita. Benta-berrin ere jarriko dute argia eta azkenik beheko auzoa eta herrian bertan hobekuntzak egingo dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun