Beste herrietan bezala, errege magoen bisita izan zuten herriko txikienek urtarrilaren 5ean. Hainbat urduritasun, malko eta irri eragin zituzten umeen aurpegietan. Oparien truke muxuak eskatzen zituzten etxe bakoitzean baina, hala ere, batzuen muxurik gabe bueltatu ziren, haurren beldurra zela eta.